itsas bidaiak autoa hotela hegaldia ferry asegurua etxeak eta apartamentuak
viajes itsaslur bidaiak

 

 

VIAJES ITSASLUR BIDAIAK

 

Viajes Itsaslur Bidaiak, 1992. Amaiak eta Karlos-ek sortu zuten turismoa egiteko era berri bat eskeintzeko asmoz, beharbada garai horretarako aurrerakoiegia edo ezezaguna, orduan hasi bait zen Abenturazko Turismoa, Naturan bizitako iharduerak, Turismo ekologikoaz edo Turismo Alternatiboa aipatzen zutelarik.

 

GARAI HORRETARAKO BIDAIA EZEZAGUNAK

Urte haietan Noguera Pallaresan rafting jeitsierak, Kantauri itsasoan nahiz Mediterranioan zehar lehendabiziko irteerak belaontzietan (Kataluniar kostaldeak mota honetako irteeratan aurrekariak baziren ere) eskeintzen hasi ginen , Himalayan zehar lehenengo Trekking-ak, Marokiar Atlas-a (Toubkal, Mgoun...) edo eta Kilimanjaro esperientzia gabeko turistentzako, lehenengo bidaiak kamioi ingelesetan Londresetik Hego afrikara jeisten zirenak, Ipar amerika eta Kanadan barna furgonekin bidaiak , egonaldiak kanping-etan eginez edota hotel xumeetan.

 

NEURRIRAKO LEHENEGO BIDAIAK ESKEINI GENITUEN

Tour Operadorek eta Handizkariek pakete mugatuak besterik ez zituzten saltzen, bidaiariek beraiek eskeintzen zituzten programetara estuki egokituz. Hau dela eta “neurrirako” bidaien ideia garatzen hasi eta helmuga bakoitzarekin zuzenean kontratatzen hasi ginen, herrialde bakoitza eta pertsona bakoitzari gure ustetan hoberen zetorkiona eskeiniz, errepideak oraindik eraiki gabe zeudenean gure bezeroei Costa Rica-ko Karibea erakutsi genien, aljeriar basamortua, antzinako Birmainia eta Yemen-erako espedizioak, gidari erdaldunak lortzea oso zaila zen garai hartan (batzutan ez ziren aurkitzen) eta herrialde hauetara joateko tramitea oso zaila zen,esate baterako bisak garai hartan Paris-en egin behar ziren enbaxadak bertan zeudelako.

"Bidaia alternatibo"ak eskeintzen genituen zenbait agentzia bat etorri eta elkarrekin lan egiten hasi ginen,elkarren osagarri izanez eta elkarte bat osatuz,bidaia eta jardueren eskaintzen aukerak haunditu eta hobetzeko,aseguru konpainien estaldura hoberenak negoziatzeko, aireko konpainiekin hegaldi baldintza hoberenak lortzeko,etab.

 

AIRE-BIDE BERRIZTATZAILEAK BILATZEN GENITUEN

Honelako bidaia motak egin ahal izateko helmugara abioiez joan behar genuen. Urte haietan ez zen lan batere errexa kontutan izanik helmugak berez ez zirela batere arruntak, ez zegoen charter hegaldirik eta linea erregularreako hegaldiak oso urriak ziren. Gainera helmuga horietara hegaldiak eskeintzen zituzten aire konpainiak normalean ez ziren europearrak. Honez gain, bidaiaren azken salneurria ez zedin horrenbeste garestitu, salneurriak merkea izan behar zuen. Guzti honek, ibilbideak miatzera bultzatu gintuen modu merkeenan bertara nola iritsi lortzeko, burmuhina azkeneraino ustiatuz. Guzti honek ibilbide batere logikoak egitera bultzatu gintuen irudimenez beterikoak eta merkeagoak. Gaur egun, orain arteko gure eskola hau izan dela nabria da eta horregatik etengabe harritzen zaituztegu edozein agentziak eskeintzen dizkizuen bidaiei ematen dizkizuegun alternatibak direla eta. Gu beti haratago bait goaz.

 

EZ DITUGU EZ OHIKO BIDAIAK AHAZTEN

Berdinak izaten jarraitzen dugu baina piskanaka konturatuz joan ginen gurekin batera hazten ari zinetela eta bidaia mota klasikoagoak behar zenituztela. Aisialdirako eta atsedenerako bidaia mota non txikienak ere gehitu behar ziren. Guzti honi erantzuteko gure zerbitzuak zabaldu genituen ohiko bidaietarako departamentu berri baten sorrerarekin, Karibera eraman zintuztegularik, Kanarietara, Port Aventura-ra. Asteburutan erlaxatzeko bainuetxeak eskeiniz edo beste aukera batzuen artean, hirietan egonaldiak ere.

Gure helburua ez da sekula liburuxka saltzaile hutsak izatea, uneoro dauden eskeintza onenak erakustea baizik, operatzaileei dagokionez, konpainia fidagarrienak eta bidaia aseguru egokienak zeintzu diren ezagutaraztea.

Betidanik pentsatu izan dugu bateratzeak indartsu egiten gaituela eta hau dela eta GEA Bidaia Agentzien Elkartean sartu ginen. Honek txikiak izaten jarraitzen uzten gaitu, tratu pertsonalizatuagoa eskeini ahal dizuegularik, baita gure identitatea mantendu eta, era berean, 1.200 bulegok osatzen dugun talde baten indarra eduki. Era berean Txikiak eta haundiak izatea, alegia.

 

GAUR EGUN ON LINE BIDAIA AGENTZIA ERE, BAINA BETI ZUGANDIK GERTU

16 urte baino gehiago igaro dira eta mundua ezagutzeko bidaiatzen jarraitzen dugu zuei onena eskeini ahal izateko. Hazkunde honetan teknologia berriekin bat egin nahi izan dugu eta bete-betean Internet-en munduan sartu gara. Lehiakide bat dela iruditu dezakeen arren lan tresna guztiz baliagarria dela uste dugu, zeinak gure bidaiak era egokiago baten gestionatzen lagunduko digun eta zuei ere lan erreztasuna eskeiniko dizuenak. Hau dela eta duela urte batzu Web orrialde bat sortu genuen non Hegaldiak, Ostatuak, Kotxe Alokairuak eta Bidaia Aseguruen erreserbak egin ahal ziren.

Guzti hau dela eta, 2009. urtean sartuak eta krisialdiaren garai honetan apostu berri bat egitera goaz eta bulego handiago batetara goaz (tamaina bikoitza) erosotasunaren bila bai guretzat baita zuentzako ere eta honekin batera gure Web orrialde berriaren zerbitzu guztiak eskeintzen dizkizuegu non diseinua, erosotasuna eta funtzionalitatea erabat berriztatu ditugun. Gu ere on line Bidaia Agentzia gara. Zure bidaia Internet bidez erreserbatu nahi izatekotan edozein on line Agentzia Inpertsonalen bidez egin ordez, hemen izango gaituzu salneurriari dagokionez baldintza berdinak eskeiniz, baina gertutasunaren gehiagarri bereziarekin, zure ondoan, behar gaituzunerako.

Honekin batera bulegoan jarraituko dugu zu aholkatzen, bidaiak hasieratik bukaeraraino guk bilatzea nahiago duzuenontzako zuek Internet bidez bilatu ordez.

 

Baldintza orokorrak | lege oharra
VeriSign grupo gea iata aedave